XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kata honen emaitzak oso onak izan ziren eta gutxienez hiru ontzi ezberdinen zati asko jaso genituen, hondo laueko ontziak, horietako bi hondoaren ertz irtenarekin.

Ezin izan ziren guztiz osatu, sustraien eraginaren ondorioz partzialki osaezinak gertatu baitziren.

Kata honetan bertan ikatz zati asko jaso genuen eta New Jersey-ko Teledine Isotopes laborategira bidali genituen, han C14ren bidez dataketa egin zezaten. Hauxe izan zen emaitza:

Kristo aurretik (Kalibratu gabe).

Emaitza honen garrantzia ikusirik, indusketak hastea erabaki genuen, Andoaingo Udalaren babesaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz

1. INDUSKETAN ERABILITAKO METODOLOGIA.

1:200 eskalan eginiko topografian planteatu genuen kuadrikula osoa, I-H orientabidearekin eta U.T.M koordenatuekin bat zetorrelarik.

2. ir: Buruntzako mendian egindako indusketen koadroen banaketa. Neurria, 1:1.500.